XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Segurtasun eta osasun batzordearen eskuduntzak, bermeak eta ahalmenak Laneko Arriskuen Prebentzio Legeak agintzen dituenak izango dira.

31. artikulua. Disziplina erregimena.

Enpresa barruan aplikatu ahal izango den disziplina erregimenari dagokionean, Lan Ordenantzako (1996. urteko Lan Ordenantza) 72. artikulutik 86. artikulura bitartean ezarritakora joko da.

Hutsegiteak:

1. Pertsonal guztiak, salbuespenik gabe, enpresako Zuzendaritzaren aurrean erantzun beharko du ez bere eginkizun edo eginkizunei dagokienean bakarrik, bai eta bere portaera eta hitzarmen honek eta aplikagarri den Legeriak ezarritako agindu eta neurriak betetzeari dagokionean ere; hau guztia, sor daitekeen erantzukizun zibila edo kriminalaren kalterik gabe.

2. Hutsegitetzat hartuko da arautegi honetan ezarritako betekizunak haustea dakarren ekintza edo ez-egite oro edota indarrean dauden lege xedapenek ezarritakoaren aurka doan guztia.

3. Langileek izan ditzeketen hutsegiteak honela sailkatuko dira:


1. Arinak.
2. Ez hain larriak.
3. Larriak.
4. Oso larriak.

4. Sailkapen hau kontuan hartuz, hona hutsegiteen zerrenda:

4.1. Hutsegite arinak.

a) Lanerako puntualitate ezak, hamar minututik gorakoak eta hogei minutu baino gutxiagokoak, kalte konponezinik sortzen ez dutenean.

b) Zerbitzuan zehar harremana izan behar duten pertsonenganako arreta edo gizalege-ezak.

c) Norberaren garbitasun eza.

d) Gaixotasun baja behar den garaian ez egitea, non eta hori betetzeko ezintasuna frogatzen ez den.

e) Bizilekuaz aldatu eta bost eguneko epean horren berri enpresari ez ematea.

f) Garrantzi handirik gabeko hutsegitez, arauzko aginduak ez betetzea.

4.2. Hutsegite ez hain larriak.

a) Hutsegite arinak behin eta berriro egitea.

b) Lan jardunean zehar arrazoi justifikaturik gabe lana uztea, kalte konponezinik sortzen ez dutenean.